POP ARTea

POP ART mugimendu artistikoa landu dugu arte hezkuntzako klasean eta mugimendu artistiko honetako margolari askok hartzaileengan eragin nahi zutenaz jabetu gara; espresionismo abstraktuaren arauak apurtu nahi zituzten eta inspirazio-iturri gisa publizitatea, komikiak, hedabideetan zabaldutako irudiak… erabiltzen zituzten. Errealitatea irudikatzeko kode berri bat azaldu  zuten ikuspuntu kritikoak garrantzi handia zuelarik.

Hona hemen Roy Lichtestein autorean oinarritutako lanak.

This slideshow requires JavaScript.

“Ikasturte amaierako jaia!”

Gaur, ekainak 21a, San Frantzizko Herri ikastetxean bildu gara , “Kale antzerkia” Zirika zirkus “zinemaz Blai”, ekintza bateratuan parte hartzeko. Berton  LH3tik LH6mailetako ikasleak elkartu gara giro barregarria sortuz eta era berean, opor usaina nabarituz.

Jarduera honekin batera, iritsi zaigu oporrak hartzeko eguna!!

Gaur udari hasiera eman diogu eta disfrutatu topera, gero indarberrituta bueltatzeko  ikastolara!!!

Eskerrik asko neska- mutilok, urte bi hauetan elkarrekin lanean aritu izan garelako!!!

Nekez ahaztuko zaituztet!!

Aguurrrr!!!!! Ondo ibiliiiii !!!!!!!!

IMG_20190621_103713